2008ko Frantziako Tourra

2008ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa95. Frantziako Tourra
Etapak21
Datakuztailak 5 – 2008.eko uztailak 27
Luzera3.558,5 km
HerrialdeaFRA Frantzia
ITA Italia
Irteera-lekuaBrest
Helduera-lekuaParis
Taldeak20
Parte-hartzaileak180
Amaitu dutenak145
Bataz besteko abiadura40,492 km/o
Emaitzak
TxapeldunaESP Carlos Sastre (CSC Saxo Bank)
TxapeldunordeaAUS Cadel Evans (Silence-Lotto)
HirugarrenaRUS Denis Menxov (Rabobank)
Puntukako sailkapenaESP Óscar Freire (Rabobank)
Eskalatzailerik onenaESP Carlos Sastre (CSC Saxo Bank)
Gazte onenaLUX Andy Schleck (CSC Saxo Bank)
SaiatuenaFRA Sylvain Chavanel (Cofidis-Le Crédit par Téléphone)
Talderik onenaDEN CSC Saxo Bank
◀20072009▶
Dokumentazioa

2008ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 95. edizioa izan zen. 2008ko uztailak 5 eta 27 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3558 kilometroko ibilbidea eginez, garaileak, Carlos Sastre txirrindulari avilarra, batez beste 40,5 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Bretainia eskualdeko Brest hirian hasi eta Parisen amaitu zen.

180 txirrindularik parte hartu zuten, 9 txirrindulariko 20 taldetan banatuta, proba 145ek amaitu zutelarik. Arlo honetan Team Milram, Euskaltel-Euskadi eta CSC taldeak nabarmendu ziren, proba euren txirrindulari guztiekin amaitu baitzuten.

Edizio honetan ez zen sarrerako etaparik egon, eta denbora sariak desagertu ziren tarteko helmuga eta helmugetan. 10 etapa lau, mendiko 5 etapa, mendi ertaineko 4 etapa, bakarkako 2 erlojupeko, mendate tontorrean amaitu ziren 4 etapa, 17 mendate, 2 atseden egun eta ordura arte sekula izan ez ziren hasiera eta helmugak egon ziren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search